Ondarea zaharberritzea

Girolako kaperen gaineko erlaitzak (2016-2017)

Girolako errondaren pasabideko kontrahormen arkitekturari eta eraikuntzari azken ukitua emateko, eta pasabide hori bera eta barrualdeko kaperak argiztatzen dituzten beirateak babesteko, hegal moduko erlaitza eraiki da, harrilanezko hiru bisera gangadun lauez osatua, kaperetako gangak guztiz itxi eta libratzeko aukera ematen duten beharrezko horma-bularren gutxieneko emendatzeen gainean.


Erlaitz gangadunak ertz sabeldua osatzen du, hiru albeolorekin –bakoitza kapera batena–, eta ertz horren gainean oinarritzen da burualdeko estalkia, horren geometria erlaitzaren formak zehazten duelarik.


Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Onartzen dut | Informazio gehiago