Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

17/12/2025

Hiru dimentsioko laser eskaneaketaren bidez Katedralaren ikuspegi berria ematen duten 5 ikus-entzunezko aurkeztu ditu Santa Maria Katedrala Fundazioak

Santa Maria Katedrala Fundazioak, 25. urteurrenean, bost ikus-entzunezko aurkeztu ditu hiru dimentsioko laser eskaneaketaren bidez katedrala inoiz ikusi ez den moduan erakusteko. 

Bideoak hemen ikus daitezke:


Prentsa-oharrak
Prentsa-oharrak

01/09/2025

Musikaz eta esker onez betetako 25 urteko ospakizuna

Hilabete hauek oso bereziak izaten ari dira guretzat. Fundazioaren 25 urteko ibilbidean zehar talde handi batekin lan egin dugu, Santa Maria Gasteizko ondare, kultura eta turismo erreferente handia izan dadin -erlijio izaera galdu gabe-, jarraitu beharreko eredu bihurtu den zaharberritze prozesu bati esker.

Prentsa-oharrak

19/08/2025

''Los pilares de la Tierra, el musical'' saioko lantaldeak Santa Maria Katedrala bisitatuko du

  • Katedral baten eraikuntza Ken Follettek idatzitako sagaren inspirazio iturri da.
  • Alba Cuartero aktoreak eta Rodrigo Blanco aktoreak bisita gidatua egingo dute bihar, abuztuak 19, asteartea, 12:00etan Santa Mariara.
  • Musikala Euskalduna Jauregian (Bilbo) taularatuko da abuztuaren 31ra arte.

Prentsa-oharrak

12/06/2025

Lau kontzertu handi Santa Maria Katedrala Fundazioaren 25. urteurrena dela-eta

Carlos Mena kontratenorra eta Daniel Oyarzabal organo-jotzailea izango dira protagonistak uztailaren 20an katedralean emango duten kontzertuan. 

Anne Etchegoyen –Baionako Aizkoa abesbatzak lagunduta-, Miguelichi López eta Sole Giménez Santa Maria plazan arituko dira “Kontzertuan eta irekita” zikloaren barruan.


Prentsa-oharrak

12/05/2025

Santa Maria Katedrala Fundazioak elizpeko argiztapen monumental berria eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzako maketa irisgarria aurkeztu ditu

  • Argiteria berritzearen helburua da elizpea urte osoan kultur gune garrantzitsu gisa bultzatzea.
  • Maketa berria ONCEren aholkularitzarekin egin da, eta Katedrala ukimenaren bidez ezagutzeko aukera emango du.

Prentsa-oharrak

06/05/2025

Santa Maria Katedralean, Ahotsak Elizpean Musika Koraleko zikloaren 11. edizioa izango da

Aurten, guztira 20 taldek hartuko dute parte 5 kontzertutan, eta kontzertuak maiatzeko ostiral guztietan izango dira, maiatzaren 9tik hasita. Ekainaren 13an, zikloa itxiko duen azken kontzertua eskainiko da

Prentsa-oharrak

25/04/2025

Katedraleko estalkiak zaharberritzeko lanen amaiera eta balkoi begiratokiaren aurkezpena

Obra horiei esker, ura husteko sistema osoa berrantolatu da, zurezko egiturak eta katedrala babesteko isolamendu termikoa hobetuz.

Dorrera egiten den bisitan, balkoi-begiratoki bat izango da, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat ere irisgarria dena, eta gangen goiko aldea eta erdiko nabearen estalpeko espazioa ikusi ahal izango dira.